Naturarekin bat

Azkeneko bi mendeak aurrerapen ikusgarria suposatu dute gizakiarentzat. Hainbeste kontzeptu eta prozesu ulertu eta menderatuz gero, geldiezinak garela pentsa daiteke. Ebidentzia batzuen arabera, ordea, gure arrakasta epe labur batean baliabide naturalak oharkabean eta neurrigabeki ustiatu izanaren ondorioa besterik ez izatea argudiatu daiteke.
​
Gure norabidearen aldaketa proposatzen duten hainbat hitzaldi eta postak aurkituko dituzu hemen; Natura bazterrean uzten ez duen bidea!
HITZALDIAK
Gutxienez 25 laguneko taldeentzako, 45 minutu inguruko hitzaldiak eskaintzen ditut. Eztabaidak aparte!
Modalitatea presentziala zein online izan daiteke. Xehetasun gehiago ezagutzeko, jar zaitez nirekin harremanetan.
HARPIDETZA
Harpidetu hitzaldi eta blogaren inguruko berriak jasotzeko.
