top of page

HITZALDIAK

Gutxienez 25 laguneko taldeentzako, 45 minutu  inguruko hitzaldiak + eztabaida eskaintzen ditut. Modalitatea presentziala zein online izan daiteke. Xehetasun gehiago ezagutzeko, jar zaitez nirekin harremanetan.

Azken Hitzaldiak

Aphid giving birth.jpg

Zorria eta Auzokideak

Hitzaldi honetan, ingurune naturalen dinamika jorratuko dugu landare zorriaren, haren harraparien eta bazkideen bizitzara azalduz. Amaitzeko, naturarekin dugun harremana aztertuko dugu gune partekatuetan, hala nola balkoian, lorategian edo baratzean.

Iraupena: 45 min.

Heldua.jpg

Hegalaburraren Gatibualdia

Hegalaburra bere haragi goxoagatik ezagunagoa da bere ozeanoko abenturengatik baino. Gertutik ezagutuko ditugu haren biologia, arrantza eta gatibualdiko gizenketa. Amaitzeko, etxekotu gabeko animaliak tratatzeko irizpideei buruzko solasaldia egingo dugu.

Duración: 45 min.

Bee on Flower_edited.jpg

Intsektuen Gainbehera

Intsektu kopurua eta espezieak modu kezkagarrian iraungitzen ari dira. Kolapso horren arrazoiak eta ondorioak azalduko ditugu. Intsektuek ekartzen dizkiguten onura ikusezinak ere azalduko ditugu.

Iraupena: 45 min.

EAT-Lancet.jpg

Dietaren Boterea

Jaten duguna kontu pertsonala dela dirudi.
Hitzaldi honetan gure dietak ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak zenbakitan zehaztuko ditugu.
Gure dietan sar ditzakegun elikagai berriak ugariak dira eta horiek erabiltzeko moduak aztertuko ditugu.

Food Waste.jpg

Janari Hondakinak

Sortzen ditugun elikagaien %16a hongakin bezala baztertzen ditugu Euskadin. Haien herena jangarria da. Hondakinen sorreera elikagai katean eta etxeetan aztertuko dugu konponbideen bila.

​

Iraupena: 45 min

Extreme Storm_edited.jpg

Klima Aldaketa

Fenomeno honen oinarri zientifikoak eta planetaren berotzeak izan ditzakeen ondorioak azaltzen dira.

0 Emisio Tasaren kontzeptua azalduko dugu.

Iraupena: 45 min.

Solar Energy_edited.jpg

Trantsizio Energetikoa

Gizakiaren hurrengo erronka 0 Emisio Tasa lortzea da. Honen garrantzia eta nola lor dezakegun azalduko dugu.

Hainbat ekimenen berri emango dugu ere.

Iraupena: 30 minutuko bi saio, 10 minutuko atsedenaldiarekin banatuta.

Image by CDC

Mikrobioak eta Gu

Izaki bizidunok ezin gara banatu barruan eta gainean daramatzagun mikroorganismoengandik . Gaur egun harreman estu eta ezinbesteko horri buruz dakiguna azalduko dugu.

Iraupena: 45 min.

Hitzaldi Gehiago

bottom of page