Bi hamarkada bete dira aurten, Jenan (Alemania) dagoen Helmoth Ingurumen Ikerketarako zentroko kideek biodibertsitatea eta funtzio ekologikoaren erlazioari buruzko esperimentu bat hasi zutenetik.
Horretarako, inguruko belardi bat 20 x 20 m-ko lotetan zatitu, eta bertako 60 landare-espezieren konbinazioekin landatu zituzten. Kasu batzuetan, ezpezie bakarra, beste batzuetan, batzuetariko konbinazioak, edo guztiak landatuz. Beste baldintzak, ureztatze maila eta beste ezaugarri batzuk aldatu ziren ere . Xehetasunak esperimentuaren web orrian daude: Jenaren esperimentua.
82 loteak zorrotz aztertu dira bi hamarkada hauetan. Gaur arte, 108 doktoretza-tesi, eta mila artikulu argitaratu dira hainbat alderdiri buruz, hala nola lurzoruaren propietateen bilakaerari, mikroorganismoen eta intsektuen aniztasunari edo hasieran landatutako belar-espezieen ezarpen-mailari buruz.
Orain arte, ateratako ondorioen laburpen bat ikus daiteke bideo honetan (ingelesez). Hitz bitan, datuek berresten dutena da biodibertsitate maila handigoari funtzionaltasuna eta sendotasun maila handiagoa dagokiela. Horrek badu bere logika, kontutan hartuz zelaiko sistema ekologikoa osatzen duten kide guztiek elkarrekin eboluzionatu dutela, bat bestearekiko harreman sendoak garatuz. Harreman horien zehaztasunak argitzeko, arreta eta beta eman beharko zaio belardiko unibertso txikiari!
Comments