Eboluzioaren Esku Ikusezinak serieko lau ataletatik hirugarrena da hau. Zelula bakarrak zelula anitzeko organismoetan antolatzera eraman zituen jauziaz arituko gara. Pausu honen ondorioz, izakien konplexutasuna eta ahalmenak maila altuenera iritsi ziren.
Testuingurua
Azkeneko atalean, zelulak koloniak nola sortzen dituzten deskribatu dugu. Kolonia batean, funtzio berriak betetzen dira, baina zelula bakoitzak oraindik bere egoera autonomora itzultzeko gaitasuna mantentzen du. Hurrengo urratsa suposatuko luke zelulek ahalmen oraindik espezialdunagoak garatzea izaki plan zelulaniztun berri baten barruan, bizitza autonomoari erabat uko eginez. Koloniak sortzeko gertaerak ugariak izan dira eboluzioan. Zelula anitzeko izakien sorrerako jauzia, ordea, askoz urriagoa izan da.
Algak, Lurreko Landareen Aurrekariak
Gaur egun ezagutzen ditugun landare guztiak alga zelulabakarretatik sortu ziren duela bi mila milioi urte inguru. Prozesu luze horretan, arrasto fosilaren hutsuneagatik edo bidean iraungitako espezieengatik, hainbat tarteko urrats hipotetikoak baino ez dira.
Hala ere, Chlamydomonales algek duela 200 milioi urte ekin zioten zelulaniztunaren bideari. Talde hau kide zelulabakarrez osaturik dago, hala nola Chlamidomonas, baita hainbat zelula-zenbakiz osatutako koloniak ere, hala nola Gonium (4-16 zelula), Pandorina (8-32), Yamagishiella (16,32 edo 64) eta Eudorina (16,32). Lerroko hurrengo kideak, ordea, Pleodorina (32-128) eta Volvox (2000-4000), jada izaki zelulaniztunak dira. Ugalketarako berariaz sortutako zelulak dituzte (gonidiak, berde iluna, beheko irudia).
Gainerako zelulek (berde argiak) ugaltzeko gaitasuna galdu eta beste lanetara egokituak dira.
Aldaera horiek genomaren aldaketa txikien ondorio izan arren, jauzi kualitatibo bat ekarri dute. Armin Hallmann irakaslearen eta kolaboratzaileen lanak zehatz-mehatz azaldu du alga hauen bilakaera (bideoa, ingelesez).
Animaliak
Goian aipatutako kasuan bezala, animali zelulaniztunak zelula-multzokatze baten eskutik abiatu zen, duela 700 milioi urte inguru. Koanoflagelatuak (ezkerreko irudia) animalien arbaso zelulabakartzat hartzen dira, baina kolonietan taldekatu daitezke (ikus bideoa). Zelula anitzeko animaliek haietatik sortu ziren, ikerlarien iritziz. Gaur egungo ornodunen lehen arbaso hipotetikoa zizare baten antzekoa izango litzateke (Urbilateria, eskuineko irudia). Izaki honen garapen-plana bi zati simetrikoez osaturik dago, eta erdiko lerroa digestio-hodiak eta nerbio-kordoiak markatzen dute.
Animalia-enbrioi baten garapenaren lehen etapetan, zelulak masusta bezalako multzo bat osatzen dute (morula). Estadio horretatik aurrera, barne-barrunbe bat sortzen da (blastozele). Barrunbe horretatik digestio-aparatua eta beste barne-organoak sortuko dira. Animazio honek giza enbrioi baten garapena laburbiltzen du. Bigarren adibide gisa, arrabio baten garapen-prozesua ikus daiteke hemen.
El Sistema Nervioso cumple el papel de coordinar un número importante de funciones esenciales para el organismo: la percepción del entorno, la actividad muscular y la regulación de procesos fisiológicos como la digestión, el flujo sanguíneo o la termorregulación…
Ondorioa
“Eboluzioaren Esku Ikusiezinak” seriearen hirugarren atal hau aurrekoarekin (Zeluletatik Kolonietara) lotuta dago. Honakoan, zelula autonomoen arteko lankidetzak jauzi kualitatiboa ematen du konplexutasuna eta funtzionaltasuna erabat bultzatuz. Zelulen arteko Lankidetzatik Integraziorako jauzia!
Izaki zelulaniztunak genetikoki berdin-berdinak diren zelulez osaturiko proiektuak dira. Hurrengo atalean izaki desberdinen artean sortutako erakundeez arituko gara: “Partzuergoak”.
Oharrak
Hona hemengai honi buruzko zenbait dokumentu:
Zelulaniztunen sorrera berrikuntza handienetako bat bilakatu da: nola sortu zen?
Konplexutasun biologikoari buruzko dibulgazio-saioa: Biological Complexity and Integrative Levels of Organization
Landare zelulaniztunak ez ditugu artikuluan landu. Hemen, 25 eguneko babarrun ale baten ernalkuntzari eta garapenari buruzko bideoa jartzen dut. Dena zelula bakar baten garapenaren emaitza da!
Oharra: Lan hau Hondarribiko Udaleko Euskara zerbitzuaren laguntzaz zuzendu da.
Comments